GoteoEuskadi, tokiko nodoen sareko lehenengoa

castellano

Goteo 2011ko azaroan jaio zen gizarte-sare bat da. Finantzaketa kolektiboan (diruzko ekarpenak) eta lankidetza distributiboan (zerbitzuak, azpiegiturak, mikroatazak eta beste baliabide batzuk) oinarrituz, DNA irekia duten ekimenak modu autonomoan garatzea sustatzen du, gizartea etengabe hobetzeko aukera berriak sortzeko eta ondasun eta baliabide komunak aberasteko. ‘Ureztaketa Kapitala’ (tantaz tanta) guztion onerako garapenari, ezagutza libreari edo/eta kode irekiari laguntzen dioten proiektuetan inbertitzeko plataforma bat da.

Goteok Interneteko plataforma digital baten inguruan artikulatutako komunitate-sare bat bezala hazi nahi du. Tokiko nodoen sare antolatu bat da; nodo horiek autonomoak dira, baina elkarren menpe daude. Nodo bakoitza bere jarduera-esparruan legitimatuta dagoen eta hurbileko testuingurua ezagutzen duen konfiantzazko eta erreferentziazko tokiko agente batek koordinatzen du.

Nodoen helburua da eremu digitala lokalizatu eta analogizatzea eta hurbiltasuna eta zehaztasuna ematea; horrela, Goteo efektua areagotzen du, bai tokiko komunitatea arlo irekiaren inguruan artikulatzean eta testuinguru horretan plataforman barne har daitezkeen ekimenen eragileengana hurbiltzean, bai horien benetako garapenerako baliabideak mobilizatzean.

Nodo horien lehenengo adibidea GoteoEuskadi da. Irailean jarriko da martxan. GoteoEuskadi tresna garrantzitsu bat da Euskadin askotariko esparruetan ekimen irekiak garatzearen alde apustu egiten ari den eragile-komunitate gero eta garrantzitsuago bat garatzen laguntzen du, paradigma-aldaketa bat bultzatzen du ekoizpen eta banaketa moduetan, P2P logikekin (pertsonatik pertsonara), eta lankidetzazko garapen komunitario iraunkorra eta erantzulea sustatzen du.

Gainera, lehenengo tokiko nodo horren garapenak gainerako nodoen oinarri izango den software librearen diseinuaren eta programazioaren I+G+b prozesu gisa balio du, baita nodo bakoitzaren funtzionamendurako harreman protokolo eta beharretarako eta sareko gainerakoekiko koordinaziorako ere.

Nork sustatzen du GoteoEuskadi?

GoteoEuskadi Fundación Fuentes Abiertasen (Goteo sustatu zuen) eta ColaBoraBoraren (esparru komun, libre eta irekiaren garapenean parte hartzen duen tokiko agente gisa) lankidetzari esker eta Irekiaren babesarekin (Eusko Jaurlaritzaren gobernu irekiaren esparrua) sortu zen.

  • Goteo Fundación Fuentes Abiertasek sustatutako ekimen bat da. Azken hori irabazi-asmorik bateko erakunde bat da, eta bere helburua esparru sozialean, kulturalean eta ekonomikoan esperimentazio aplikatua sustatzea da, guztion ongiari eta ezagutza libreari eta kode irekiari dagokienez. Fundación Fuentes Abiertasen zeregin nagusietako bat Goteo bere oinarriei (irekitasuna, neutraltasuna, gardentasuna eta independentzia) eustea ziurtatuz mantentzea da; ‘Ureztaketa Kapitala’ burtsan kudeatzeaz arduratzen da eta baliabideak eta deialdiak erakartzen eta mobilizatzen ditu; eta bere funtzionalitateen eta potentzialtasunen garapenean lan egiten du.
  • ColaBoraBora ekimena irudimenezko uharte bat da, errealitatearen eta proiektatutako nahiaren artean dago kokatuta, lau puntu kardinalen inguruan: guztion ongia, kode irekia, lankidetza-praktikak eta gizarte-ekintzailetza. Herritarren ekineko hausnarketa laborategi bat; bertan, mota desberdinetako artekaritzak gertatzen dira P2P antolamendu, ekoizpen eta harreman mota desberdinak garatzeko. GoteoEuskadiren mantentzeaz eta garapen arduratsuaz arduratzen den tokiko agentea da, lurraldeko agenteengana hurbiltzen du, DNA irekiaren inguruko komunitatearen ideia sustatzen du, proiektuak babestu eta ezagutzera emateko, dibulgazio jarduerak egiteko, ‘Ureztaketa Kapitala’ren burtsa elikatzen duten baliabideak mobilizatzeko eta deialdi espezifikoak antolatzeko, etab.
  • Irekia Eusko Jaurlaritzaren gobernu irekiaren eremua da, eta hiru oinarri ditu: gardetasuna, parte-hartzea eta lankidetza. Herritarren eta Administrazioaren arteko bi norabideko komunikaziorako bide bat da. Gizarte zibilaren eta erakundeen arteko harremanekin lotuta kultura- eta ohitura-aldaketa bat egitearen alde egiten du apustu, politika publikoen garapen erantzukidea lortzeko. Irekia bat dator Goteoren balio eta helburuekin, eta, horregatik, GoteoEuskadirekin konpromisoa hartu du, bai lehenengo tokiko nodoaren software librearen I+G+b arloan (gero gainerako nodoen oinarri izango da), bai 2012an martxan jarri eta mantentzeko prozesuan.

Baina GoteoEuskadi ekimen ireki bat da. Hori dela eta, ekimenaren garapenean parte hartu nahi duten eragile gehiagoren bila gabiltza: deialdiak egiteko beren interesen eta eskumenen inguruan, ahal bezain eragile desberdinengana iristea errazteko, baliabideak eta lankidetzak mobilizatzen laguntzeko, proiektuak babesteko eta ezagutzera emateko, etab.

Informazio gehiago lortu eta harremanetan jartzeko

Ricardo Antón | aupa@goteo.org | 659 964 873
Rosa Fernández | aupa@goteo.org | 647 450 171

twitter | @goteofunding
Prentsa materialak jaitsi
Ohiko galderak
http://www.goteo.org