GoteoEuskadi, tokiko nodoen sareko lehenengoa
Goteo 2011ko azaroan jaio zen gizarte-sare bat da. Finantzaketa kolektiboan (diruzko ekarpenak) eta lankidetza distributiboan (zerbitzuak, azpiegiturak, mikroatazak eta beste baliabide batzuk) oinarrituz, DNA irekia duten ekimenak modu autonomoan garatzea sustatzen du, gizartea etengabe hobetzeko aukera berriak sortzeko eta ondasun eta baliabide komunak aberasteko. ‘Ureztaketa Kapitala’ (tantaz tanta) guztion onerako garapenari, ezagutza libreari edo/eta kode irekiari laguntzen dioten proiektuetan inbertitzeko plataforma bat da.
Goteok Interneteko plataforma digital baten inguruan artikulatutako komunitate-sare bat bezala hazi nahi du. Tokiko nodoen sare antolatu bat da; nodo horiek autonomoak dira, baina elkarren menpe daude. Nodo bakoitza bere jarduera-esparruan legitimatuta dagoen eta hurbileko testuingurua ezagutzen duen konfiantzazko eta erreferentziazko tokiko agente batek koordinatzen du. (más…)