GoteoEuskadi martxan jartzeko ekimenen bila
GoteoEuskadi irailean jarriko da martxan, baina orain aurkeztuko dugu, irailera arteko hilabeteetan ekimena abian jartzeko faserako proiektuak biltzeko. Gogor egingo dugu lan gizarte-sarea eta bere funtzionamendua beren ekimenetan erabil dezaketen tokiko agenteei hurbiltzeko.
Horretarako, ekimena ezagutzera emateko jardueren artean, hiru tailer praktiko antolatuko ditugu, honako helburu hauek lortzeko:
- arlo komun, libre eta irekiaren oinarrietara hurbiltzea;
- crowdfundingaren logika orokorra ulertzea;
- GoteoEuskadi ezagutzea, baita bere ezaugarriak eta kanpainan proiektuetan arrakasta izatea lortzeko oinarrizko klabeak ere;
- GoteoEuskadik eragileen proiektuetarako eskaintzen dituen aukeretan pentsatzen laguntzea, proiektu horiek ezaugarri bereziak kontuan hartuz (sari motak eta itzulkin kolektiboak, beren komunitatea eta hartzaileak, nola mobilizatu, etab. identifikatzea). (más…)