GoteoEuskadi martxan jartzeko ekimenen bila

castellano

GoteoEuskadi irailean jarriko da martxan, baina orain aurkeztuko dugu, irailera arteko hilabeteetan ekimena abian jartzeko faserako proiektuak biltzeko. Gogor egingo dugu lan gizarte-sarea eta bere funtzionamendua beren ekimenetan erabil dezaketen tokiko agenteei hurbiltzeko.

Horretarako, ekimena ezagutzera emateko jardueren artean, hiru tailer praktiko antolatuko ditugu, honako helburu hauek lortzeko:

  • arlo komun, libre eta irekiaren oinarrietara hurbiltzea;
  • crowdfundingaren logika orokorra ulertzea;
  • GoteoEuskadi ezagutzea, baita bere ezaugarriak eta kanpainan proiektuetan arrakasta izatea lortzeko oinarrizko klabeak ere;
  • GoteoEuskadik eragileen proiektuetarako eskaintzen dituen aukeretan pentsatzen laguntzea, proiektu horiek ezaugarri bereziak kontuan hartuz (sari motak eta itzulkin kolektiboak, beren komunitatea eta hartzaileak, nola mobilizatu, etab. identifikatzea).

Tailerrak egingo dira:

  • Bilbao> EUTOKIAn, ekainaren 28an, ostegunez, 16:00etatik 19:00etara.
  • Vitoria-Gasteiz> Montehermoso Kulturunean, uztailaren 4an, asteazkenaz, 16:00etatik 19:00etara.
  • Donostia-San Sebastián> San Telmo Museoan, uztailaren 12an, ostegunez, 16:00etatik 19:00etara (DSS2016EU-ren laguntzarekin).

Tailer bakoitzean gehienez ere 20 pertsonak parte har dezakete, eta beharrezkoa da lehenbizi aupa@goteo.org emailaren bidez izena ematea (parte hartu nahi baduzu, zure kontaktu datuekin posta elektronikoa bidali -izena, email, tfno. zenbakia-, hiru tailerretatik zeinetan parte hartu nahi duzun zehazten eta zure proiektuari buruz azalpen txiki bat ematen edo tailerrean parte hartzeko duzun interesa azaltzen).

+ info:
Ricardo Antón | aupa@goteo.org | 659 964 873
Rosa Fernández | aupa@goteo.org | 647 450 171

Nolako proiektuak bilatzen ditugu GoteoEuskadirako?

GoteoEuskadin askotariko ekimenak barne hartuko dira, ikuspegi komun, libre eta ireki batetik pentsatu, ekoitzi edo/eta antolatutakoak. Sormenezko proiektu berritzaileak, helburu sozialak, kulturalak, zientifikoak, hezkuntza-arlokoak, teknologikoak edo ekologikoak dituztenak. Helburu publikoko proposamenak gizartea etengabe hobetzeko aukera berriak sortzen dituztenak, garatzen diren tokietan aldaketa positiboak sustatzera bideratutakoak eta eragiten eta/edo barne hartzen dituen komunitatea indartzen laguntzen dutenak (gizarterako ona); eta ezinbestean DNA irekia dutenak, horren bidez ondasun eta baliabide komunak aberasteko, eta, horrela, ahal beste pertsonak eta kolektibok erabiltzea eta transferitzea ziurtatzeko (gizartearen onerako). Hau da, lizentzia libreak edo/eta irekiak erabiltzeari esker (adibidez, Creative Commons edo GPL) ezagutza konpartitzen duten eta iturburu-kodea, produktuak eta baliabideak edo eskuliburu edo/eta tailerren bidezko prestakuntza eta jarduerarekin lotuta dauden eta baterako finantzaketa bilatzen duten artxiboak eta edukiak modu askean eskuratzeko aukera ematen duten proiektuak, kopiatu, berrerabili eta nahas daitezkeenak.

Interneteko eta esparru digitaleko aukerekin lotutako proiektuak; bizi eta lan egin nahi dugun tokietako ohiturekin lotutakoak; hezkuntzaren esparru zabalarekin lotutakoak (premiazkoa da esparru horretan berritzea); permakulturarekin, elikagai ekologikoen ekoizpenarekin eta banaketarekin eta ingurumenaren babesarekin lotutakoak; ekonomia alternatibo eta solidarioko adibideekin lotutakoak; ezagutza eta kultura librearekin lotutakoak… aipa daitezke, besteak beste, aztertu ahal eta behar diren esparru ugarien artean.

Zer nolako proiekturi buruz ari garen ulertzeko modurik onena da dagoeneko finantzaketa lortu dutenetako batzuk ezagutzea Goteo: Tu derecho a saber web orria, web orri hori gardentasunaren legea egia izateko eta betearazteko, galderak egiteko eta presio egiteko da; PachaMama sarea, tokiko ekoizleen saski ekologikoak kontsumitzaileei zuzenean bizikletaz entregatzeko dena; Fixmedia, hedabideen albisteak kolektiboki hobetzeko tresna da, erroreen berri ematen du edo edukiak zabaltzen ditu; BANTUTE, elikagaien egoera zein den jakiten laguntzen duten hozkailu-erretilu eta tupper adimentsuak; #crowdfunndparato, herriak bankuaren kontra jarritako lehenengo auzia; InfinitLoop, berrerabil eta geolokaliza daitekeen opari-bilgarri bat; KinoRaw, ikus-entzunezkoaren arloko software eta hardware librea, zinemarako eta dokumental irekietarako; Huertos Compartidos, lur-jabeak eta lurra laboratu nahi duten pertsonak harremanetan jartzen ditu; La vuelta al mundo puerta a puerta, sei graduen teoria jarraituz munduaren inguruan egindako bidaia bati buruzko liburu bat; Bookcamping, lankidetzan oinarritutako liburutegi ireki bat, 15M mugimenduaren plazetatik sortua, %100 oinarri editorial librearekin; Freedonia, soul taldeak creative commos lizentziarekin plazaratu duen lehenengo estudio-diskoa; Nodo móvil, wifi estazio mugikor bat da eta espazio publikoetan modu librean, irekian eta neutralean transmititzeko aukera ematen du; TvBIO, autoeraikuntzari, berriztagarriei eta permakulturari buruzko bideo-tutorialak; TasTas sigue libre en digital, Euskal Autonomia erkidegoan irrati-lizentzien lizitaziorako irrati libre honetarako sarrera finantzatzeko; Espiral, zoriona eta askatasuna atsegin dituzten pertsonak parte hartzeko kausekin, ekintzekin eta proiektuekin konektatzen dituen wiki bat; eta ¡Rebelaos!, gizartea aldatzeko autogestioko egunkari baten 500.000 ale dohainik.

Proiektu hauei eta beste batzuei buruzko informazio gehiago: http://www.goteo.org/discover