HARROBItik – HARROBIra

Living lab bat den plaza.

Harrobi plazaren inguruan gizarte-berrikuntzako eta garapen komunitarioko ekosistema bat definitzeko baterako diseinu-prozesua.

Resumen
del proyecto

Proiektuaren
laburpena

HARROBItik HARROBIra baterako diseinu-proiektua da, Bilboko San Frantzisko auzoko Harrobi Plazaren inguruan “harrobi” berri moduan pentsatzea planteatzen zuena. Minerala erauztetik ekoizpen-hobi berrietara eta komunitate-bizitza aktibora igarotzea, ezagutza partekatuan eta adimen kolektiboan oinarrituta.

HARROBItik HARROBIra 2015eko apirila eta iraila bitartean garatu zen, eta bere helburu nagusia ekosistema bat artikulatzea zen, non ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza, garapen komunitarioa eta kultura-ekintza elkarri lotuko ziren, living lab ideiatik abiatuta. Proiektu hori inplikazio erantzukidean eta plazan bizi direnen (gizarte- eta kultura-eragileak, ekintzaileak, LHko ikastola, auzokideak) harremanak indartzean oinarritzen zen.

Prestakuntza > Ikerketa > Enplegua/Ekintzailetza > Bizitza aktiboa > Garapen komunitarioa konbinatzen dituen laborategi herritarra. Jarduera-hobi berriak (bizitza osasungarria eta zainketak, hirigintza jasangarria, energia-nahikotasuna, gizarte-teknologiak, kultura-bitartekotza, etab.) proban jarririk prototipoak auzoaren beraren testuinguruan garatuz.

Gure lanaren emaitza tresna-kaxa edo muntaia-kit gisa funtzionatzen duen txostena da. Pieza guztiak bildu nahi ditu hurrengo urratsak emateko, Bilbao Ekintzatik edo beste eragile bultzatzaile posible batzuetatik.

Txosten osoa (270 orrialde) proposamen izaera duen dokumentu batekin irekitzen da, proiektua modu globalean deskribatzen duena; ondoren, hainbat eranskin jasotzen ditu (prozesuari buruzkoak, erreferentzia eta inspirazioei buruzkoak eta trantsizioan dauden auzoei buruzkoak), egindako lanaren zatirik handiena eta proposamenaren iturburu-kodea direnak.

ALBISTEAK

Galería de
Fotos

Argazki
galeria