PoetikaKKKK

PoetikaKKKK Eta kolektiboki lantzen baditugu? Hausnarketarako eta baterako sorkuntzarako ekintza, “Gipuzkoako kultura- eta sormen-sektorearen erronkak eta aukerak” jardunaldiaren barruan garatua. Bertan, gorputzak ekinean jarri genituen, hitzak bertso moduan eta binetak ideietan.

Resumen
del proyecto

Proiektuaren
laburpena

Zerbitzuak

Bezeroa

KARRASKAN y Kutxa Kultur

Servicio

Cliente

KARRASKAN y Kutxa Kultur

KARRASKAN-en, Kutxa Kulturalekin lankidetzan, Gipuzkoako kultura- eta sormen-sektorearen erronkei buruz egiten ari diren lanaren abiapuntu gisa. 2022ko maiatzaren 25ean, ColaBoraBorak saio bat dinamizatu zuen erronkak, arazoak, kezkak, aukerak, beharrak, mugak… (ZER-ak) identifikatzeko, horiek bateratu eta kolektiboki aurre egiteko moduak irudikatzeko (NOLA-k).

 

Alderdi ludikoa eta erreflexiboa uztartzen zituen dinamika diseinatu eta hiru unetan banatu genuen: 1/3 Zer behar dugu? Bideratzetik zenbait galdera egin ziren, eta ideiak eta pentsamenduak lurreratuz joan ziren, elkarrizketak, iritzi eta jarrera desberdinak sortuz. 2/3 Zehaztuko ditugu sentsazioak-erronkak? Une honetarako, irudi poetikoak erabili ziren aurretik hitz egindakoa islatzeko eta zehazteko. Bakoitzak bere bertso edo olerkia sortu eta azaldu zuen. 3/3 Zer egin dezakegu elkarrekin? Hausnartzeko eta planifikatzeko beste logika batzuk aktibatzen dituzten hiru sormen-lengoaien bidez amaitu genuen dinamika.

Egun osoa eman genuen bertsoak, bineta itxurako mikroipuinak, poesia bisualak eta gorputz eskulturak sortzen. Geure tresna poetikoak erabili genituen komunean pentsatzeko. Ideia xume eta oinarrizkoak atera ziren, “anbizio” gutxikoak, baina, hain zuzen, horregatik izan ziren horren erradikalak eta egiaz eta indarrez beteak. Praktika txikien atzean ezkutatutako estrategia handiak.

No te pierdas
el video

Ez galdu
bideoa

Galería de
Fotos

Argazki
galeria