Egiten duguna
ERRONKA birdefinitu MODUAK eraldatuz
Kolaborazioko Egoerak diseinatzen eta errazten ditugu, pertsonak eta haiek bizi diren inguruneak ardatz hartuta. Gizarte-, estrategia- eta antolamendu-berrikuntzara bideratutako prozesuetan.
Lortu nahi diren erronketan (ZER) eta erronka horiei aurre egiteko moduan (NOLA) jartzen dugu arreta.
Hori guztia egiteko hainbat alorretan mugitzen gara: kolaborazioko diseinua, taldeak osatzeko aholkularitza eta bideratzea, artisau-aholkularitza, teknologia bigunak, ikerketa kualitatibo eta esperimentala, hezkuntza hedatua edo arte performatibo eta testuingurukoak.
Sormena adimen kolektibotik aplikatzen dugu
Zerbitzuak
Teknikak, esperientziak eta jakintzak konbinatuz
Neurrira egindako zerbitzu-sorta eskaintzen dugu, egoera bakoitzera egokituz, lan-esparruaren, lortu nahi diren helburuen edo inplikatutako eragile-motaren arabera, ideiak prozesu, zerbitzu, estrategia edo esperientzia esanguratsu eta eraldatzaile gisa garatzeko.
KOLABORAZIOKO DISEINUA
Design thinking delakoaren osagaiekin, diseinu estrategikoa, espekulatiboa, irekia, trantsiziokoa edo permakultura.
FORMAKUNTZA INSPIRATZAILEA ETA AHALDUNTZAILEA
Eginez ikastetik eta ezagutzak eta esperientziak trukatzetik abiatuta.
Era askotako taldeekin lan egiten dugu (instituzioak, enpresak, erakundeak, komunitateak, taldeak…), eta beti gaude erronka berrietara zabalik. Beraz…
Printzipioak
KO-a
sustatuzlo
Gure balio-proposamena hainbat gakoz, egiteko moduz eta begiradez elikatzen da, partaidetzakoa dena zeharkatzen dutenak hura aberasteko.
ESPERIMENTALA
Miaketaz. Imajinatuz, kurioseatuz, sortuz, probatuz, zalantzan jarriz, espekulatuz… Beste hizkuntza batzuk eta sentipentsatzeko beste modu batzuk jokoan jarriz. Aurrez zehaztutako errezetetatik edo prozesu estandarizatuetatik haratago bilatzen.