KO-egoerak
Kolaborazioan aritzea da bakoitza bere aldetik nekez iritsiko ginatekeen lekuetara elkarrekin iristen saiatzea
Lankidetza premia bihurtu den nahia da, bai berrikuntzari bai jasangarritasunari begira.
Erronka konplexuei aurre egiteko modu liluragarria, gure gaitasunak handituz, ikuspegiak batuz eta aukerak irekiz. Arriskuak, baliabideak eta kostuak partekatzen eta porroterako arriskuak murrizten ere laguntzen du.
Kolaborazioa bizitzaren esparru guztietan dago
Baina kolaborazioan aritzea ez da beti erraza, izan ere, era indibidualistan hezi gaituzte eta kolaboraziorako gaitasunak atrofiatu egin zaizkigu. Eta hori askotan larriagotu egiten da gehiegizko larrialdiekin eta harremanak zaintzen eta lankidetza-prozesuetan sakontzen ematen dugun denbora urriarekin.
Hori dela eta, beharrezkoa dugu hainbat egoera aktibatzea, kolaborazioan jarduten berrikasteko eta haren gaitasun eraldatzaile guztia garatzeko baldintzarik onenak jartzeko..
Zure Kolaborazioko
Egoerak hobetu nahi dituzu?
Zer-nola
Kolaborazioako Egoerak: partikularraren batura, ikuspegi kolektibotik, guztion onerako
Kolaborazioako Egoerek topaketa-, ikaskuntza-, sorkuntza- eta esku-hartzeko espazioak bultzatzen dituzte, eta horiek, harreman, ezagutza, narrazio eta soluzio praktiko berriak sortzen dituzte, modu partekatuan eta esperientzialean.
Egoera horiek honako hauetan oinarritzen dira:
Parte-hartzaileen arteko elkarreragina eta jakintzak, bizipenak eta interesak trukatzea.
Konfiantzazko harremanak eta sareak ezartzea.
Adimen kolektiboa sortzea.
Prototipoak sortzea eta garatzea eta praktikan jartzea.
Esperimentatutakoa transferitzea, egokitzea eta hobetzea.
Hainbat helburu eta formatu izan ditzakete, egoera eta behar desberdinetara egokitzeko:
KIT-A
Kolaborazioko Egoerak diseinatzeko eta abian jartzeko Osagaiak eta Faseak
Kolaborazioko Egoerak harreman eta proiektu atseginen hazia izan daitezen, autodiagnostikorako kit bat eskaintzen dugu, egoera horiek diseinatzen eta planifikatzen laguntzeko eta egoera horiek talde, testuinguru eta behar desberdinetara egokitzeko baldintza egokiak sortzeko.
Kit-a
01
OSAGAIAK.
Matrize bat, ekualizatu beharreko hainbat faktorek edo haien gainean kokatzeko faktoreek osatutakoa, eta egoera bakoitzaren formatua definitzen lagunduko dutenak.
02
FASEAK.
Kolaborazioko Egoeren eta horien une bakoitzaren (Atariakoak/Garapena/Itxiera) diseinu xehea egiteko zerrenda gisako eskema bat.
Orain, hausnarketa bat egitera gonbidatzen zaitugu formatu digitalean.
01- Kit-a
OSAGAIAK
Aldez aurreko gogoeta, une bakoitzerako egoerarik egokiena diseinatzeko
Kolaborazioko Egoerek formatu desberdinak har ditzakete beren helburuen, parte-hartzaile motaren, gobernantza-moduaren edo beste faktore batzuen arabera. 12 osagaiz osatutako matrize bat proposatzen dugu, egoera eraginkorragoak diseinatzeko, kontuan izanik hasierako formatuak malgua izan behar duela prozesura eta testuingurura egokitzeko.
Pentsatu osagai horietako bakoitzari buruz. Ekualizatu eta kokatu zaitez haien gainean. Eta lortu zure Kolaborazioko Egoeraren aurretiko matrizea.
02-Kit-a
FASEAK
Elkarrekin lotutako baina bereizitako hiru une
Irakurketa arretatsuagoa egiteko, joko txiki bat bezala, garrantzitsuenak iruditzen zaizkizun zereginak marka ditzakezu.
Kontzeptualizazioaren, diseinuaren eta plangintzaren etapa. Testuingurua eta sortzen ari dena ikertzea, entzutea eta kontuan hartzea. Kolaborazioko Egoerari forma ematea eta prestaketa guztiak egitea. Faserik neketsuena da, baina ondo planifikatzea lagungarria da guztiak funtziona dezan eta beharrezkoa denean inprobisatu ahal izateko.
Kolaborazioko Egoera ezartzeko etapa. Ekintzara pasatzea, prozesuari eustea, jarduerak erraztea, egon daitezkeen egokitzapenei erantzutea, kontakizuna eta entregatzekoak sortzea. Ekoizpen-, esperientzia- eta bizipen-fasea da. Garrantzitsua da helburuei arreta jartzea, parte-hartzaileak zainduz.
Kolaborazioko Egoerari amaiera ematen dion etapa. Ikaskuntzak eta emaitzak bateratzen dira, prozesua eta egindako aurrerapenak ebaluatuz eta egin daitezkeen urrats berriak proiektatuz. Landutakoa paketatu, argitaratu eta aurkeztu. Eta, gainera, bizitakoa ospatu eta parte-hartzaileen artean partekatutakoa eskertu.
GIDA
Identifica cual es la situación más adecuada
Ariketa digitalaz gain, deskargatzeko gida bat ere eskaini nahi dizuegu, informazio osagarriarekin eta zure oharrak hartzeko eta zure lan-plana egiteko espazioarekin. Gida honek, proiektu eta kasu argigarriekin eta baliabide eta metodologia desberdinekin batera, Kolaborazioko Egoeren autodiagnostikorako, diseinurako eta plangintzarako kit erraz eta praktikoa ere eskaintzen du.
Kolaborazioko Egoerak aktibatu nahi dituzuenok gida modu libre eta autonomoan erabil dezakezue. Baina, gainera, ColaBoraBoran gure esperientzia guztia zuen eskura jartzen dugu, zuen beharretarako egoerarik egokiena zein den identifikatzen laguntzeko eta ad hoc egoerak diseinatzen eta abian jartzen laguntzeko.
Ikerketa
Kolaborazioko Egoerak ikerketa esperimental eta aplikatuaren prozesu ireki eta etengabearen emaitza dira.
Prozesu hori urtez urte elikatzen joan da, beste eragile askorekin batera, proiektuetan, esperientzietan edo ikasketa-komunitateetan, hala nola Copylove, Gesto-Leer, HONDARTZAN, KOOPtel, Lo Relacional, sosteVIDAbilidad, TECNOBLANDAS edo Wikitoki.
Prozesua hein handi batean erakunde publikoen laguntzari esker mantendu da, batez ere Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Bitartez programaren bidez eta Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat sailen bidez (kultura, sustapen ekonomikoa, berdintasuna edo enplegua).