NOR GARA

Uharte exotikoa dirudi, kolaborazioaren paradisua

Bizi garen eta bizi gintezkeen moduaren artean, exotikoaren eta egunerokotasunaren artean dagoen irla. Kolaboraziorako ekosistema eta klima egokiak dituen atoloia. Gizarte-ekimeneko kooperatiba bat, 2001ean sortua eta interes publikokoa (2013ra arte AMASTÉ Comunicación izena izan zuen).

ColaBoraBoran sutsuak eta kritikoak, jakin-minez beteak eta konprometituak diren pertsonez osatutako tribu txiki bat bizi da. Askotariko prestakuntza eta esperientziak dituen taldea (diseinua, taldeak erraztea, arteak, ingeniaritza, marketina, ekonomia). Diziplinaz haraindiko moduan eta praktikak eta jakintzak berreginez lan egiten duen profesional-taldea.

LANTALDEA

Ricardo Antón

Maisu ezjakin eta des-artista, bizitza erdigunean jartzen saiatzen dena. Arte Ederretan lizentziatua naiz eta Masterra dut Marketinean EHUn, tailerista naiz Artelekun eta esploratzailea ikaskuntza informaleko ingurune ugaritan. Agian gaizki ikusten dudalako izango da baina nire botere nagusiak begirada kritikoa, ikuspegi sintetikoa eta ikuspegi sistemikoa ematearekin lotuta daude. ColaBoraBoran lankidetzako DNA sustatzen aritzen naiz, aholkularitza estrategikoaren, berrikuntza-prozesuen diseinuaren, endredatzaile-lanaren eta konbentzioen hackeoaren artean mugituz.

Txelu Balboa

Bizitzan zehar pedal abiaduran ibiltzea gustatzen zait, nire inguruko xehetasunez gozatzeko. Arte Ederretan lizentziaduna naiz EHUn eta Taldeen Koordinazioan eta Psikodraman tituluduna IEPPP/FEAPSen; learning by doing-en ibilbide luzea dut eta talde, sare eta proiektu kolektibo ugaritan parte hartu dut. Esperientzia horietatik honekin geratzen naiz: 1) jenio indibidualaren mugaren aurrean gauzak beste batzuekin batera egiteko ahala; 2) talde guztietan eredu berberak errepikatzen dira. ColaBoraBoran prozesuak diseinatzen, metodologiak sortzen eta taldeei beren erronketan laguntzen aritzen naiz

Leire García

Zientzia, artea eta naturaren zale amorratua. Industria Diseinuko Ingeniaritza eta Diseinu Estrategikoko Masterra ikasi nituen Deustuko Unibertsitatean, eta, gainera, esperientzia eta prestakuntza desberdinez hornitu nintzen, batez ere arlo sozialaren eta iraunkortasunaren inguruan. Analitikoa, zorrotza eta perfekzionista naiz, baita ikusnahia, sentibera eta emozionala ere, eta horrek enpatizatzeko gaitasuna indartzen dit, ez bakarrik beste pertsona batzuekin, baita ingurunearekin ere. ColaBoraBoran proiektuak garatzen aritzen naiz, begirada sistematikoa eta estrategikoa eskainiz, diseinuaren ikuspegitik, egiteko moduak birpentsatzeko aukera ematen digun praktika gisa.

Iranzu Guijarro

Maite ditudan eta pluralak diren pertsonez inguratuta egoteak modu irekian, begirunetsuan eta interdependentean hazten laguntzen dit. EHUko Enpresen Administrazio eta Antolakuntzako prestakuntza edo Team Academy Euskadi programa Tecnaliarekin konbinatzen ditut, sormen eta artearekin dudan grinarekin. Proaktiboa eta soziala naiz, ikusnahia eta ipurterrea, oso antolatua ere bai eta xehetasunei adi egoten naiz. Euskal kulturaren maitalea!
Kolektiboa den horrek hunkitu egiten nau eta etorkizuna herritarren berrikuntzan dagoela sentitzen dut. Hori guztia ColaBoraBoran nahasten da, non dimentsio komertziala zaintzeaz gain, proiektuen garapenean, ekoizpenean eta kudeaketan aritzen naizen.

 

Javi Modino

Framan jaioa naiz (Potes, Kantabria), baina Bilbon bizi naiz. Enpresa Zientzietan diplomatu nintzen EHUn, eta hainbat esperientzia izan nituen katxarreria teknologikoaren edo aisialdiko taldeen inguruan. Itsu-itsuan sinesten dut ekonomia egiteko beste modu batzuk badirela, pertsonen eta gizarte-eragileen arteko harremanei lotuagoak diruari berari baino. ColaBoraBoran kudeaketa ekonomiko eta administratiboan eta ekoizpen-lanetan aritzen naiz,
baina denetarik egiteko balio dudanez, Pepe Gotera eta Lobo jaunaren erdibidean jartzen nauten beste gauza asko ere egiten ditut.

SAREA

Irla bat artxipelago konektatu batean

Sare, elkarte eta federazioen multzo gero eta zabalago baten parte aktiboa gara:

logo colaborabora

Colaboratorio IC,
Herritarren Berrikuntzaren ekosistema artikulatzeko topagunea.

EIDE,
diseinuari balioa emateko Euskadiko profesionalen elkartea.

Innobasque,
berrikuntza sustatzeko euskal-sarea.

Goratuz,
Bizkaiko kooperatiba txikien sarea. a.

KARRASKAN,
kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko euskal-sarea.

REACC,
kultura komunitarioko eragileen estatu-sarea.

REAS Euskadi,
ekonomia sozial eta solidarioaren sarea.

Sarean,
kultura-ekintzatik abiatuta komunitatea garatzeko elkartea, Bilboko San Frantzisko auzoan.

Wikitoki,
lankidetzako praktiken laborategia.

KoSorkuntza Ekosistema,
Erakunde eta gizarte eragileen kosorkuntzako
sarea.

 BAT EGITEN DUGU?

 

Egin bat espedizioarekin

Talde txikia gara, baina beti gaude prest gure sarea zabaltzeko eta jende berria ezagutzeko. Inoiz ez da jakiten noiz sortuko den zerbait elkarrekin egiteko aukera, edo, agian, zu zeu izango zara abentura berriei ekiteko ColaBoraborak behar duen esploratzaile berria. Beraz, egiten dugunarekin eta gure lan-printzipioekin identifikatuta sentitzen bazara, zure trebetasunak eta ezagutzak gureen osagarriak badira eta gurekin lan egin edo kolaboratu nahi baduzu…

    Nola lagundu zaitzakegu?

    Zer proposatu nahi diguzu?

    Geratuko gara?

    ColaBoraBora Koop

    Wikitoki
    Wikitoki – Harrobi plaza, 5 – 2º
    48003 Bilbo
    (+34) 944 158 861
    info@colaborabora.org