Data
2020/01/11/ - 2024/09/18/Bezeroa
AclimaKolaboratzaileak
BilbaoEkintza y BEAZ, Karraskan, EIDE y WikitokiFecha
01/11/2020 - 31/12/2020Cliente
AclimaColaboradoras
BilbaoEkintza y BEAZ, Karraskan, EIDE y WikitokiKIMERAvsKIMERA BIDC-k #BBDW20 (Bilbao Bizkaia Design Week 2020) ekimenaren esparruan sustatutako proiektua da, eta haren edizioa EmpatíaRE izenburupean garatu zen. Azaroaren 19tik abenduaren 10era bitartean hainbat jarduera garatu ziren. Aclima ingurumen-klusterreko enpresa eta profesionalek eta EIDE, KARRASKAN eta Wikitoki elkarteek hartu zuten parte, beste esparru batzuetatik etorritakoekin batera (unibertsitateak, erakundeak). ColaBoraBorak diseinatutako eta bideratutako prozesua izan zen.
KIMERAvsKIMERA Z Serieko munstroen eta filmen metaforarekin jolastuz sortu da, ziurgabetasun eta dimentsio anitzeko krisi-garaian egoera apokaliptiko eta eraldatzaile historiko honi aurre egiten lagun diezaguketen harreman eta proposamen berriak bilatzeko. Bi sektoreren (jasangarritasuna eta ekoindustria, eta kultura eta sormena) arteko potentziaz betetako topaketa, elkarrekin lan eginez gero, hainbat aukera eta erantzun sor ditzaketenak: nola lagun diezaioke sektore horien hibridazioak aurre egin behar diogun trantsizio ekologiko, sozial eta produktiboari? nola proiektatu daiteke hori berrikuntzarantz ingurumeneko zerbitzu aurreratuak garatzeko, ekoizpen-eredu zirkular, berde eta laranja bat ezartzeko edo, partaidetza eta sentsibilizazio prozesuen bidez, gizartean hori guztia txertatzeko?
Baterako sorkuntzako hainbat saioren inguruan artikulatutako esperientzia, KIMERA eta KIMERA aurrez aurre egongo liratekeen C serieko (Zirkularra) pelikula bat nolakoa izango litzatekeen lantzeko, kontzeptuaren esanahi bikoitzetik abiatuta, munstro mutante suntsitzaile gisa eta lortu ezinezko irrika gisa. Errealitate beraren bi aurpegi, mundu Zirkularrago bat lortzeko lehia gogorrean. Zer sor daiteke kimera suntsitzailearen eta birsortzailearen arteko talkatik, mehatxuaren eta utopiaren arteko talkatik?
KIMERAvsKIMERAk Bilboko Zorrotzaurre uhartean kokatu du bere jarduketa-agertoki fisiko sinbolikoa. Inguru hura hiria berroneratzeko prozesuan murgilduta dago, lur guztia mugitzen ari dira eta erabat eraldatzen ari da. Agertoki espazial horretan ez ezik, elkarrekin lotutako hiru agertoki tematikoren inguruan ere lan egin da: Hiri Erresilientea, Bizi Kalitatea eta Ekonomia Zirkularra. Hori guztia herritarren parte-hartzeak eta erabiltzaileekiko elkarreraginak zeharkatzen dute, sortzen ari diren berrikuntzak aktibatzeko modu gisa.
Zer gertatu da KIMERAvsKIMERA-n?
KIMERAvsKIMERA bi gauzatarako gonbidapena izan da batez ere: 1) NOR GAREN jakitea, elkar ezagutzen, enpatizatzen, nahasten hasita eta balioan jarriz aniztasuna, desberdintasunak eta osagarritasunak, jokoan jarri beharreko baliabideak eta kapitalak; eta 2) ELKARREKIN ZER EGIN DEZAKEGUN pentsatzea, balizko ideiak, aukera-eremuak, lankidetzatik eta hibridaziotik landu beharreko lan-ildoak identifikatuz.