EKONOPOLO

Ekonomia Sozial eta Solidariorako erreferentziazko lekua. Ekonomia eraldatzaileak hedatzeko espazio katalizatzaile baten baterako diseinua. Tokitik bertatik eta bertako programa eta jardueretatik gobernantza- eta finantzaketa-ereduraino

Resumen
del proyecto

Proiektuaren
laburpena

Zerbitzuak

Bezeroa

Bilbao Ekintza eta REAS Euskadi, AUZOKIZUNA 2020 planaren esparruan.

Kolaboratzaileak

Prozesu osoan parte hartu duten pertsona ugariekin ez ezik, beste hauekin ere kolaboratu genuen zehatzago: SIC-VIC arkitektura-estudioko Mauro Gil Fournier, espazioko erabilerak eta esku-hartzea definitzeko fasean; eta Olga Rúiz, baterako sorkuntza-prozesu guztien argazkietan.

Baliabideak

Servicio

Cliente

Bilbao Ekintza eta REAS Euskadi, AUZOKIZUNA 2020 planaren esparruan.

Colaboradoras

Prozesu osoan parte hartu duten pertsona ugariekin ez ezik, beste hauekin ere kolaboratu genuen zehatzago: SIC-VIC arkitektura-estudioko Mauro Gil Fournier, espazioko erabilerak eta esku-hartzea definitzeko fasean; eta Olga Rúiz, baterako sorkuntza-prozesu guztien argazkietan.

Azken urteotan, Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) indartzen eta sendotzen joan da, produkzio- eta kontsumo-transformatzaile alternatibo gisa. Baina bere potentzial guztia hedatzeko eta gero eta jende eta jarduera-eremu gehiagorengana iristeko, erreferentzialtasun eta inpaktu-gaitasun handiagoa emango dioten tresnak behar ditu.

Helburu horrekin, HARROBItik HARROBIra proiektutik abiatuta, Bilboko Harrobi plazan ESS Poloa sortzeko aukera sortu zen. Hasiera batean, lankidetza publiko-sozialak bultzatutako ekimena izan zen, hau da, Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza garapen-agentziaren eta REAS Euskadi tokiko erreferentziazko ESS sarearen arteko lankidetza.

ColaBoraBora baterako sorkuntzako eta diseinuko prozesuaren arduraduna izan zen, polo honi kolektiboki forma emateko. Prozesu horren helburua zen, berez, poloaren egiteko moduei, “NOLA”-ei eta funtzionamendu-logikari balioa ematea, behin martxan jarrita. Prozesuak hainbat fase izan zituen; lehengoa ikerketa-fasea izan zen (bigarren mailako iturrien analisia, elkarrizketa kualitatiboak, poloaren beraren testuinguruari buruzko kasuen hurbilketa eta analisia, Bartzelonan, Madrilen eta Zaragozan erreferentziazko proiektuak bisitatzea) eta, bigarrena, baterako sorkuntzako laborategiena, poloak izan nahi duenari lotutako eragile ezberdinei zuzendutakoa. Ondoren, SIC-VIC estudioarekin batera, fase berri bat garatu zen, eraikinaren erabilerak eta esku-hartze espaziala definitzeko. Guztira, metodologia asko asmoa bilatzeko eta elkarrekin eraikitzeko, espazioa bera zeharkatuz eta biziz, zerbitzuak eta jarduerak irudikatuz edo gobernantza-eredua elkarrekin definituz. Eta guzti honetatik aukera freskagarri eta eraldatzaile bat sortzen da, EKONOPOLO!

EKONOPOLO ESSra sartzeko ate atsegina da. Ekonomia eraldatzaileak bultzatzeko plataforma. Hainbat eragileren arteko lankidetza-harremanen katalizatzailea. Behatoki bat, aukera eta eremu berriak identifikatzeko. Ekintzailetza kolektiboarekin, merkatu sozialarekin edo finantza etikoekin lotutako proiektuak sortzen eta garatzen laguntzeko ibilbideak, tresnak eta baliabideak eskaintzeko lekua. Proiektu anitza, gobernantza-eredu banatu eta erantzunkidea duena. Azken batean, ekosistema kooperatibo bat, modu irekian, artikulatuan eta partekatuan ESSrako aukera berriak bilatzen dituena.

Orain abian da. Pixkanaka aktibatzen ari da. Bidean birdefinituz doa… BIZITZA LUZEA EKONOPOLORI!

No te pierdas
el video

Ez galdu
bideoa

https://drive.google.com/file/d/1CX5AlTY36eMgE42fgb3G8YxOZ6_ek0Qr/view?usp=share_link

Galería de
Fotos

Argazki
galeria