BBK Kuna CAPs

Inguruneari entzunez komunitatean ikastea

BBK Kunaren Ikaskuntza eta Praktika Komunitateen programaren baterako diseinua (tipologiak, funtzionamendua eta ebaluazioa) eta komunitateak kudeatzeko eta bideratzeko prestakuntza ahalduntzailea.

Resumen
del proyecto

Proiektuaren
laburpena

Zerbitzuak

Data

2021/01/04/ - 2024/04/28/

Bezeroa

BBK Kuna

Kolaboratzaileak

Civimentro

Servicio

Fecha

01/04/2021 - 30/06/2022

Cliente

BBK Kuna

Colaboradoras

Civimentro

BBK Kunak, GJHen etxea denak, 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako 17 + 1 Helburuak lortzearen alde egiten du. Lan premiazkoa, konplexua eta handinahia, non denok sentitu beharko ginatekeen interpelatuta eta aktibo: instituzioak, erakunde pribatuak eta gizarte zibila.

 

Aurrean ditugun aldaketek eta trantsizioek herritartasun-paradigma berri bat eskatzen dute, informatuagoa eta autonomoagoa, gai zehatzetan esku hartu ahal izateko, beste eragile batzuekin batera jarduteko gai izango dena. Horregatik, BBK Kunak Ikaskuntza eta Praktika Komunitateen (CAP) programa abian jartzea erabaki zuen, herritarrei protagonismoa emateko erronkak aukeratu eta definitzeko eta haiei heltzeko, haien inplikaziotik eta aktibaziotik kolektiboki bilatu eta eraiki ditzaten erantzun eta irtenbide saiatuak, esanguratsuak, sortzaileak eta beren errealitate eta beharretara egokituak.

BBK Kunako eta ColaBoraBorako lantaldeen arteko baterako diseinuko saio batzuen bidez, CAP horien formatua eta funtzionamendua definitu ziren. Komunitateen jarraipena eta ebaluazioa egiteko gida bat ere sortu zen, Civimetroko taldearekin batera. Gainera, prozesuan zehar, CAPak kudeatzeko eta bideratzeko barne-prestakuntzako saioak tartekatu ziren, BBK Kunako taldea zeregin horiek gauzatzeko ahalduntzeko. Betiere, prozesuen alderdi irekia eta esperimentala sustatuz, taldearen zaintza eta praktikotasuna ahaztu gabe. Eta, azkenik, lehenengo pilotu bat diseinatu eta martxan jarri zen, komunitateen testatzeko prototipo praktiko gisa balio izan zuena. Pilotu honek Menstruazio Pobrezia gaia jorratu zuen, kezka berak zituzten adin eta lanbide desberdinetako 15 emakume inguru bilduz: ikasi, esperimentatu eta emakumearen zikloei buruz dagoen informazio eta kultura falta aldarrikatu.

 

CAPak definitzeko prozesu osoan, ColaBoraBoraren funtsezko printzipioak txertatu genituen, hartzaileei eta gaiei dagokienez ahalik eta programa irekiena eta askotarikoena izan zedin, inguruneari dagokionez lokalizatuagoa, ausartagoa eta esperimentalagoa, eta harremanei eta zainketei arreta handiagoa ematen diena.