Data
2022/01/01/ - 2025/01/13/Bezeroa
AclimaKolaboratzaileak
TabakaleraFinantzatzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutaFecha
01/01/2022 - 31/10/2022Cliente
AclimaColaboradoras
TabakaleraFinanciadoras
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutaNola lagundu dezakegu aurrean dugun trantsizio ekologiko, sozial eta produktiboan, ingurumenaren eta ekoindustriaren sektoreen eta kulturaren eta sormenaren sektoreen arteko lankidetzatik eta hibridaziotik?
Horiek dira EREIAROA abian jartzeko galdera nagusiak. Programa honen sustatzaileak dira: Tabakalera eta Aclima kultura- eta ingurumen-sektoreak biltzen dituzten erreferentziazko bi erakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta ColaBoraBora, lan-prozesuaren diseinatzaile, bideratzaile eta koordinatzailea.
Proiektu honen helburu nagusia sormen-, kultura- eta ingurumen-sektoreetako eragileen arteko baterako sorkuntza-prozesua erraztea zen, haien beharretatik eta gaitasunetatik abiatuta, trantsizio ekologikoaren erronkei erantzungo dieten enpresen arteko lankidetza-, berrikuntza- eta dibertsifikazio-eremuak identifikatzeko.
Gipuzkoako kultura-, sormen- eta ingurumen-sektoreetako 12 eragilez osatutako talde bat osatu genuen, eta haien beharrizan eta gaitasunei buruzko 4 saiotan lan egin zuten, lankidetza-eremu potentzialak identifikatzeko eta era guztietako erronkei eta aukerei kolektiboki ekiteko. Kasu honetan, eragileek beraiek saioen garapenean identifikatutako aukera-esparruetan jarri zen arreta.
Ideiak ereiteko eta biltzeko prozesu intentsibo eta azeleratuen ordez, sortze-prozesu ekologiko eta permakulturalagoen aldeko apustua egin genuen, lurraldeari eta haren agenteei lotuagoak. 4 saio hazkuntzarako kalitatezko denbora hartzeko, atarikoak lantzeko, aukerak eta konponbideak sortzeko oinarri bat sortzeko abiapuntuko baldintzei erantzuteko, ideiak ondu daitezen. (Elkar) ezagutza/errekonozimendutik, proiektu komun baten definiziotik eta lan kolektibotik.
Aurkezpen-jardunaldi irekian partekatu genituen beste ondorio batzuen artean, eta prozesuaren beraren interesaz eta prozesuan parte hartu duten eragileen artean eraikitako loturez gain, hibridazio-prototipoen proposamenak hartzen zituzten bi aukera-eremuak nabarmentzen ditugu:
- ‘Hiria birnaturalizatzea’
Hiri-inguruneetan oreka (berr)ezartzea, bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen ingurumen- eta kultura-ikuspegia txertatuz.
- Instituzio zirkularrak’
Ekonomia zirkularraren printzipioak instituzioetan barne-mailan eta zeharka integratzen lagunduko duten ekintzak.
TEASER: “EREIAROA: Europako Bauhaus berriaren esperientzia Gipuzkoan ” https://www.youtube.com/watch?v=N83dww5MAYM&t=4s
VIDEO. “EREIAROA: Europako Bauhaus berriaren esperientzia Gipuzkoan ” https://www.youtube.com/watch?v=avEW7RO1cDY
WEBINAR. “EREIAROA: Europako Bauhaus berriaren esperientzia Gipuzkoan ” https://www.youtube.com/watch?v=Qf9AXQLh2kA