Jolastea ez da esaten, egin egiten da.
ColaBoraBoran jolastea gustatzen zaigu. Ez dugu nahi jolasa haurtzaroan edo aisian egiten genuen hartan gelditzea. Jolasa zeharkako zerbait bezala interesatzen zaigu, non mundu guztiak bere burua ezagutu dezakeen (guztiok jolasten dugu edo jolastu dugu). Jolasean jarri nahi dugu eta taldean egin nahi dugu, aurrez aurre.
Horregatik, oraingo honetan, Wikitokin azaroaren 8an eta 9an J0K04N-en barruan egingo dugun Lúdicos Anónimos ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu. Ekimen honen bidez, era guztietako esparruei aplika daitekeen eraldaketa-motor gisa jolasteari buruz taldean esperimentatzera gonbidatzen zaituztegu; jolasa ezagutza-metodo ahalduntzaile moduan ulertuta, hau da, trebetasun berriak esploratuz, inprobisatuz, asmatuz eta garatuz, esperientziaz ikasiz, proba/akatsetik abiatuta. Lehiatzearen eta kooperatzearen artean jardutera animatzen zaituztegu, ausardia garatzera, taldean jolastera, negoziatzera, konfiantza eraikitzera, emozioak lantzera edo galtzen eta irabazten ikastera.
Horretarako, José Abellán Ciudad de la Sombra izenekoaren sortzaile eta zuzendariak parte hartuko du. Bertan, 15 urte daramatzate jolasa aplikatzen ikasteko, sentsibilizatzeko eta/edo loturak sortzeko. Lúdicos Anónimos izeneko topaketen eta Jugaxata jolasaren inguruko jardunaldi profesionalen bultzatzailea da, besteak beste.
Jokoan-en egingo dugun Lúdicos Anónimos ekimenak bi hitzordu desberdin ditu, konektatuak daudenak baina independenteak eta autokonklusiboak direnak.
- Akats Mundua, Indar Mundua / Mundo Error, Mundo Fortaleza. Azaroak 8 ostirala, 16:00 – 20:00 Wikitokin.
Itxuraz ezagunak diren munduak kolektiboki esploratzeko erabakiei, komunitateari eta paisaiei buruzko esperientzia ludikoa. - Jolas Anonimoak / Juegos Anónimos. Azaroak 9 larunbata, 10:00 – 14:00 Wikitokin.
Topaketa jostagarria, parte-hartzaileek eurek emandako jolasak gurutzatu, probatu, testatu, aztertu eta haiekin jolasteko.
Deialdi hau beren jardunean alderdi ludikoa aplikatzen duten profesionalei (ikertzaileak, bideratzaileak, diseinatzaileak, artistak, bitartekariak) eta jolasa elkarlaneko eraldaketarako tresnatzat hartzen duen edonori zuzenduta dago.
Sentitzen dugu baina edukiera mugatua dugu, eta 20 pertsonarentzako lekua baino ez dago. IZENA HEMEN EMAN BEHAR DA. Bi egunetan etor daitezkeenek lehentasuna dute!
Bi saioei buruz eta Jokoan-i buruz gehiago jakin nahi baduzue: info +
Animatu!
ZER DA LÚDICOS ANÓNIMOS?
Jolastu gabe denbora galtzea saihesteko 2023an Alacanten sortutako ikerketa-talde bat da. Jose Abellanek asmatu eta bideratutakoa. Info+ hemen: https://ciudaddelasombra.net/ludicos-anonimos/
JOSE ABELLÁN
Helburu estrategikoak irtenbide ludiko bihurtzeko diziplina anitzeko proiektuen kudeatzailea. Gamifikazioan, erraztapenean, diseinu grafikoan eta jolasen diseinuan espezializatua.
Ciudad de la Sombra-ren sortzailea eta zuzendaria da. 15 urte daramatzate jolasa aplikatzen ikasteko, sentsibilizatzeko eta/edo loturak sortzeko hainbat proiektutan, hala nola Jirafas y Chacales delakoa, indarkeriarik gabeko komunikazioari buruzko mahai-jokoa, Lúdicos Anónimos topaketak edo Jugaxata jolasaren inguruko jardunaldi profesionalak. Info gehiago: https://linktr.ee/joseabellan
AKATS MUNDUA – INDAR MUNDUA
Azaroak 8, OSTIRALA, 16:00-20:00. Wikitoki (Bilbo).
Erabakiei, komunitateari eta paisaiei buruzko esperientzia ludikoa da.
Gutako bakoitza mundu propio batean bizi gara. Nolakoa litzateke mundu komun bat partekatzea? Hori lortzeko, forma eman eta elkarrekin adostu behar dugu. Gonbidapen bat planteatzen dizuegu, etengabe eboluzionatuko duen mapa batean itxuraz ezagunak diren Akats eta Indar munduak esploratzeko.
Zati literalak eta zati sinbolikoak dituen kartografia bat izango da: gure narratibetatik abiatuta, taula bateratu bat adostuko dugu, bertaratutakoen artean elkarrekin sortutako kontakizunarekin. ERABAKI BAT HARTU mekanika erabiliko dugu, Akats Munduan eta Indar Munduan gertatu diren gertakari narratibo batzuk ahal duzun moduan marraztu ditzazun.
Egun honetan, gustatuko litzaiguke zuek ere dinamikan murgiltzea eta amain ematea.
JOLAS ANONIMOAK / Juegos anónimos
Azaroak 9, LARUNBATA, 10:00-14:00. Wikitoki (Bilbo).
Jolas zehatzekin esperimentatzeko topaketa. Topaketa jostagarria, parte-hartzaileek eurek emandako jolasak gurutzatu, probatu, testatu, aztertu eta haiekin jolasteko. Jolas-prototipoen azoka txiki bat, ideiak, zirriborroak eta esperientziak trapitxeatzeko. Uste dugu horrela konexioak ezarri ahal izango direla bertaratutakoen artean, etorkizunean sor daitezkeen lankidetza-sareak sortzeko eta Bilboko kultur komunitatetik bertatik jolasaren inguruko kontaketa partekatu bat sortzeko.
Beste batzuekin partekatu eta esperimentatzeko ekarri nahiko zenuketen jolas batean pentsatzea proposatzen dizuegu, eta espazio hau zuek dinamizatzeko aprobetxatzea.
J0K04N-i buruz
2024an, ColaBoraBoran, proiektu honekin ari gara lanean barneko I+G+b laborategi gisa. ColaBoraBoran egiten ditugun praktiken barruan jolasari buruz beste batzuekin hausnartu ahal izateko laborategia. Jolaserako eremu-denbora, espiritu ludikoa bizirik eta berrituta mantentzeko. Hainbat modutara jolasen diseinuarekin, lan eta bitartekaritza metodologien parte gisa jolastearekin eta jolasa hainbat esparru eta sektoretan eraldatzeko motor izatearekin zerikusia duten praktikei buruz hitz egin nahi dugu. Jolasa diziplinarteko sormenaren eta giza sozializazioaren katalizatzaile gisa, jolas- eta arte-espazioak sortuz, non jolas-ahalduntzeko giro seguruak sortuko diren.
J0K04N ColaBoraBorak bultzatu du, beste batzuekin ikasteko eta esperimentatzeko gune ireki gisa. Eta hori posible izan da Wikitokiren parte izateak dakarren substratu sortzaileari etaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzari esker (Bitartez programa).
