#HONDARTZAN_16 Mamuak sortuz beldurrak gainditu

(castellano)

Elkarlanerako bidean aurrera egiteko galarazten diguten beldurrak argitara eta ateratzeko topaketa.

Otsailak 12, asteartea, 18:30etik 21:00etara.
San Frantzisko Auzo Etxea (areto nagusia).

Parte hartu nahi dugula esaten dugu, baina behartuta ez bada, kosta egiten zaigu. Beraz, inauteri-garaia aprobetxatuko dugu kooperazio askearen bidean aurrera egitea galarazten diguten beldurrak argitara ateratzeko. Beldurrak gainditzeko lehen urratsa hauek identifikatzea baita.

“Mamuaren” metaforarekin jolastuko dugu horretarako. Alegiazko izakiak, naturaren arauetatik at daudenak, mitologiaren, folklorearen, kriptozoologiaren edota zientzia fikzioaren emaitza direnak. Kultura eta garai bakoitzak bere mamuak izaten ditu, bere mugei, arauei eta atzealde ilunei aurre egiteko erabiltzen dituenak, hain zuzen ere. Komunitate bat ez da komunitate haren mamurik gabe. Asmatu egin behar ditu, haiekin bizi, haien beldur izan, garaitu…

#HONDARTZAN_16 topaketan gaur egungo mamuen zerrenda osatuko dugu, mozorrotu egingo gara eta mozorro-dantza egingo dugu gure mamuak dantzan jarriz. Hau egiteko inauterietako gauzak beharko ditugu (txapela, kapa bat, pipa bat…), beraz, ekar itzazu mozorrotzeko balio duten 3 gauza. Garrantzitsua da!

Laster hitzorduari buruzko informazio gehiago izango duzue. Oraingoz, har ezazu gogoan data eta ikusi gomendatzen dizuegun bideo hau:
On rules and monsters – An introduction to free cooperation, Christoph Spehr eta Jörg Windszus-ena.

#HONDARTZAN_16 otsailak 12an, asteartea, izango da San Frantzisko Auzo Etxean, arratsaldeko 18:30etik 21:00etara.
Beti bezala, etorriko zaren ala ez esatea beharrezkoa da (edo helbide honetara idatziz: info@colaborabora.org).
Anima zaitez zure mamuak kanpora ateratzen eta interesatuak egon daitezkeen zure lagunak gonbida itzazu!!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *