#HONDARTZAN_15 Hartu-Emanerako trebatzen

(castellano)

Elkarlaneko kontsumoaren eta bere aukeren inguruan gehiago jakiteko eta besteekin partekatzean topatzen ditugun oztopoak ezagutzeko egindako topaketa.

2012. urtea bukatzear dago. Ez dakigu mundua suntsituko ote den ala aro berri bat hasiko den (espero dezagun baietz eta hobea izatea, jakina!). Edozein modutan, urtearen bukaera bertan dugu eta garai honetan, testuinguruak eta egoerak berak egiteko berrien, asmo onen eta gehiegikeria guztien zurrunbilora garamatzate arrastaka.

ColaBoraBora-n elkarrekin ospatu nahi dugu #HONDARTZAN_15 ekimenarekin. Elkarlaneko Kontsumoaren inguruko topaketa antolatzen ari gara, bertan kontsumitzeko modu desberdinak ezagutuko ditugu eta horrela, aro berria egituratzeko aukera berriak aztertuko ditugu. Gainera, zita honek inguruko beste irlekin harremanetan jartzeko aukera emango digu, Shareak eta OuiShare irletako biztanleekin eta esploratzaileekin indarrak batuko baititugu.

Bistakoa da ezin dugula orain arte bezala jarraitu. Jakin badakigu gure kontsumoa gutxitu behar dugula eta hainbeste gauza, baliabide edota jakintza modu indibidualean izatea erabat zentzugabea dela. Baina hala ere, kontsumo-inertzia hau haustea zaila egiten zaigu, besteenganako mesfidantzaz batzuetan, erabilera partekatuak dakarzkigun abantaila indibidual zein kolektiboak ikusten ez ditugulako besteetan. Horregatik, saio honetan beharrak, hartu-emanak, produktuak, zerbitzuak, konfiantzak eta mesfidantzak, trukeak, prozesuak, moduak, sistemak, oztopoak, irtenbideak, etab. aztertuko ditugu. Elkarlaneko kontsumoaren zergatiak, zerak, zeinak, nolak eta aldaketarako eskaintzen dituen aukerak.

Topaketaren gaiaren ohoretan eta gainean dugun aro berrirako motorrak berotzen hasteko, oraingo honetan elkarlaneko askaria proposatzen dizugu. Hau da, prokomunaren hondartzetan gurekin bat egitera anima zaitez eta askaria egiteko gainontzekoekin partekatu nahi duzun zerbait ekar ezazu!

#HONDARTZAN_15 abenduaren 18an (asteartea) izango da EUTOKIAN arratsaldeko 18:30etik 21:00etara. Beti bezala, etorriko zaren ala ez konfirmatzea beharrezkoa da: info@colaborabora.org. Interesa izan dezakeen edonor gonbidatu dezakezu deialdi hau zuzenean bidaliz edo sare sozialetan zabalduz.

Elkarlaneko Kontsumoaren inguruan ahobizarra kentzeko, OuiShare Drinks Bilbao-n izango gara dagoeneko elkarrekin kontsumitzen hasi direnen esperientziak ezagutzeko asmoz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.